Loading..
Procesando... Por favor, espere...


La selección de tu producto ha sido añadido a tu carrito.

Esta semana gastos de envío gratis a partir de 55€ [Devoluciones gratis] Más info  

Kukuxumusu - Arropa dibertigarria eta originala - Kamisetak, pijamak, soinekoak…online erosi

  • 2017-06-22

    Txistulariak ilargiaren inguruan dantzan

    Txistu hitza entzuterakoan sorginen akelarrea badatorkizu burura, ez zoaz bide txarretik, gehiago jakiteko irrikitan bazara, uztailak 9ko eguerdiko ordu batetan San Jose plaza bisitatu behar duzu. Badira 58 edizio txistularien alardea aurrenezkoz ospatu zenetik eta jakingo duzunez geroz, saltsa guztietan egotea gustuko dugunez Kukuxumusuk logoaren diseinuan parte hartu du.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2017-05-31

    Kukuxumusuko grafitilariak festa idatzi du

    Festa grafitiatzea. Aurten gehien nahi genuena da. Eta, Kukuxumusuko marrazkilarien artean grafitilari friki bat dugunez orain dela urte pare bat (begira iaz dendetako baten aurrealdea nola utzi zigun), berak festa bizi izateko eta ulertzeko duen era kamiseta baten paretetan idaztea proposatu genion.

    GRAFFITI SF KAMISETA IKUSI

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2017-03-28

    Kukuxumusu, anitzen proiektua

    *El Correo egunkarian, 2017ko martxoaren 28an, argitaratutako artikulua. Artikulua Ricardo Bermejok sinatzen du eta gaur egun Kukuxumusu osatzen dugun 27 langileok babesten dugu

    Hona hemen jatorrizko bertsioa gaztelanieran

    Kukuxumusun arraro samarra zaigu auto judizialez, auzi eskeez, lege kontuez edo holako arazoez mintzatzea. Nahiago dugu barre eginarazten duten gauzak kontatu, ardiak eta zomorroak marraztu, ongi pasatu, edota beste batzuei gurekin ongi pasaraztekoak gara gehiago. Hala ere, azken hilabeteotan, eta nahi genukeenaren kontra, ez dugu epaitegietara gure eskubideak defendatzera joatea beste erremediorik izan.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2017-03-21

    Benetako lan esperientzia Down Sindromearen Nazioarteko egunean

    Gaur martxoaren 21a da eta, udaberriko lehen eguna izateaz gain, Down Sindromearen Nazioarteko eguna ere bada. Eta, urtero bezala, laguntza izan dugu Iruñeko Estafeta karrikan dugun dendan. Sandra López Huertas, 22 urteko neska, produktuak sailkatzen, kamisetak tolesten eta antolatzen eta bezeroak zerbitzatzen aritu da goizean zehar gure lankide Maitaneren ondoan. Azken batean, benetako lan esperientzia izan du.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2017-02-23

    Kukuxumusu Ekuador gisa joanen da Mexikora Zubiak Ahotsak bake proiektuarekin

    Kukuxumusu Zubiak Ahotsak ekimenean ontziratzera doa. Hori du orain dela zenbait hilabetetik proiektu-ontzi Iñigo Mejutok, gazte euskotar Zientzia Politikoetan lizentziadunak eta Ekuadorko Unibertsitate Metropolitarrean (UMET) Zuzenbide irakasleak. Kukuxumusun asmo handiko ekimen horren irudia diseinatu dugu, Ekuador eta Mexiko arteko zortzi herrialdetako hainbat unibertsitatetan barna ibil dadin.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2016-12-16

    Urte oso Wolfoa izan dezazula gure egutegiarekin

    Aurten Wolf oso astun jarri da eta egutegian ateratzen tematu da. Eta muturrean zerbait sartzen zaionean, ez da aldarazteko modurik izaten. Bada, ipuin antzeko zerbait asmatu dugu gure jarraitzaile eta lagunei Wolf nolakoa den azaltzeko.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2016-10-31

    Telebista bisitan eta gu lanean harrapatu

    Joan den astean Navarra Televisión kateko jendea bulegora etorri zitzaigun bisitan eta zertan eta lanean harrapatu gintuen. Oihane Garzaronek elkarrizketak egin zituen. Aimar Leoz grabatzeaz arduratu zen, Natalia ekoizteaz, eta gutako batzuei egiten dugunaz mintzatzea tokatu zitzaigun, eta gu poz-pozik. Telebista kontu hau ez da dirudien bezain erraza inplikaturik jende anitz dagoelako, Kukuxumusuren prozesuan bezala, baina merezi du, oso ongi geratu dela iruditzen zaigu.

    Kukuxumusuko familiaren eguneroko lanean inplikaturiko jende guztia da garrantzitsua, baina telebista aurrean hauek mintzatu ziren: Pedro Balboa, Komunikazio eta Marketineko arduraduna, zeinek komunikatu eta marketatu egin baitzuen; César Garralda, Kukuxumusuko marrazkilaria duela 10 urtetik, zeinek markako marrazkien istorioak kontatu eta berak zaindu eta maite duen proiektu zehatzen baten xehetasunak -LakenIban Borsato Birraio proiektuenak esaterako- azaldu baitzizkigun; eta Luis Pérez Negro eta Reyes Massa, hainbat euskarritako marrazkien (Lizentzia) eta Nazioarteko arloen arduradunak, hurrenez hurren.

    Erreportajea ¿Sabías qué? saiorako grabatu zen urriaren 17tik 23ra bitarteko astean Kukuxumusuk Iruñeko Zangoza karrikan duen sormen zentroan eta markak Estafeta karrikako 76an duen dendan. Urriaren 22 larunbatean eman zuen Navarra Televisiónek eta, begi kolpe bat ematen badiozu, egiten dugunaren berri izanen duzu eta hemen barna aritzen diren lagunetako anitzi aurpegia jarriko diozu.

    Gogoratu gu bisitatzeko bideak: Youtubeko Kanala, non animazioak eta gertatu zaizkigun azken gauzak jartzen baititugu, eta Kukuxumusu.com, buru hauetatik eta haien ahaleginetik zuretzat sortu den azkena erosteko.

  • 2016-09-09

    Sarrera-txartelak zozketatzen ditugu "Gernika" filma ikusteko

    Beroak itota bazaude, haizagailuak kale egiten badizu eta izerdiz lapastua bazaude, zoaz zinemara! Kukuxumusuk Koldo Serraren “Gernika” filma ikusteko bost txartel bikoitz zozketatzen ditu. Filma irailaren 9an estreinatu da Espainiako areto guztietan. Obrak Picassoren koadro famatuaren atzean dagoen benetako historia kontatzen du.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2016-08-24

    Kukuxumusuk Rio 2016ko Joko Paralinpikoetan lehiatuko diren kirolariekin bat egin du

    Liberty Seguros taldeak, Espainiako Komite Paralinpikoarekin elkarlanean, Kukuxumusu izan du kontuan #SeSalen proiektuari sostengua eta zaleak gehitzeko, kirol paralinpikoaren zale klub handiena baita. Klub horren bitartez sostengua ematen diete Rio de Janeiroko XV. Joko Paralinpikoetan, irailaren 7tik 18ra, lehiatzeko sailkatuko diren kirolari paralinpiko guztiei. Eta sei atleta hautatu dituzte proiektuaren irudi gisa.

    Wolf otsoa, Kukuxumusuren pertsonaiarik ezagunenetakoa, karakterizatu dute sei kirolari bikain hauei bizitza emateko: Ricardo Ten igerilaria, Alfonso Cabello txirrindularia, David Casinos pisu- eta disko-jaurtitzailea, Loida Zabala haltera, Daniel Caverzaschi tenislaria eta Sandra Peña petanka-jokalaria.

    Irakurtzen jarrai ezazu

  • 2016-08-11

    Mundaka Festibalaren arrakasta izugarria

    Urte honetako Mudanka Festibaleko antolatzaileak ero geratu dira berain ekitaldiaren martxa onarengatik. Hemen esan genizuen, musika ona leku horretan entzutea, surf praktikatzea, euskal sukaldaritza dastatzea eta luxuzko hiru egunez gozatzea Santa Katalina uhartean pena merezi zuela.

    Izan ere, 2017ko edizioarentzako 200 erreserba ateratzea bururatu eta segituan agortu ziren. Uztailako 28, 29 eta 30an ospatuko da, zure festa egutegian leku bat utzi.

    Irakurtzen jarrai ezazu

Artículos 1 a 10 de 101 en total

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. ...
  7. 11