logo kukuxumusu
Kukuxumusu relocated Mikel Urmenetaren pieza bat da eta enpresa bat —Kukuxumusu, berak 1989an sortutakoa— bere ohiko egoitzatik Moisés Pérez de Albéniz galeriara aldi baterako lekualdatzea proposatzen du.

Bi hilabetean erabateko jardunean ari den bulego bat erakusgai egonen da arte gune batean proiektu gisa eta ready-made korporatibo mota bat eratuko du.

Kukuxumusuko 22 langileak ingurumen eta ikusgaitasun baldintza berrietara moldatu beharko dira, galeriako ikusleen bistara lan eginen dute, zuzenean eta streaming-en lanaldia transmitituko duten kamera eta mikrofono batzuen behaketaren pean.

Kukuxumusu relocated pieza artistikoa da, baina baita gizarte ingeniaritzako esperimentua, zeinen ondorioak behar bezala proiektuaren bukaeran bakarrik ebaluatzen ahalko baitira.Info gehiago

Kukuxumusu relocated
2012ko martxoaren 23 - maiatzaren 23

Castellano | English

Kukuxumusu taldeko 22 langilek Mikel Urmenetaren Kukuxumusu relocated proiektu artistiko berrian parte hartuko dute. Martxoaren 23tik maiatzaren 23ra bitartean, giza taldea eta Kukuxumusu taldeko enpresa nagusiaren jardun osoa Moisés Pérez de Albéniz arte galeriara lekualdaturik egonen dira. Enpresak kokapen berri horretan erabateko jardunean izanen duen egunerokoa filmatua eta Kukuxumusu.com- bitartez streaming-en emana izanen da.