Aurreko Berriak
10-02-2012
Urmenetari katuek alergia eragiten dioteEgin dizkioten frogek aspaditik zuen kezka baieztatu diote, alegia katuek erreakzioa sortzen diotela larruazalean
06-02-2012
Gure bulegoetako lauzak izoztu egin diraEgunotan astintzen gaituzten hotz siberiar polarrek gure komunetako paretak dilatatu dituzte eta lauzak erori egin dira
15-02-2012
Aspaldidanik ez zitzaigun gure lankide Manu, Komunikaziokoa, atal honetan agertzen, aspaldian kalparrean mahaiaz koskak egin zituenetik. Oroitzen zarete? Atalaren falta sumatzen zuen antza eta orain berriro protagonista da, gaur goizean sakelakoaren bateria lehertu baitzaio.
Manuk berak adierazi digunez, "denbora zuen arraro usaintzen zuela eta sakelakoa ez zen erabat ongi kargatzen, beraz, behin eta berriro kargatzen saiatzen ari nintzen eta orduan, bat-batean, "plost" entzun dut eta, telefonoa irekitzean, bateria likido susmagarriz zikindurik ikusi dut".
Ziztu bizian joan da gure informatikariarekin mintzatzera, baina, ordezko sakelakorik ez duela esan dioenez, gaixoa atsekabeturik dabil telefonorik gabe geratu delako. Zer eginen du orain? Teknologia berrien mendekoa da. Ideiarik? Laster, jada eza dauka eta.
Kukuxumusuren bizitza kontatzen duten irudiak