Aurreko Berriak
31-12-2011
Mr. Testisen inozentada eskuetatik joan zaiguJoan den abenduaren 28an Kukuxumusuko zezen urdinak inozentada egin zien Kukuxumusuk Twitterren dituen jarraitzaileei, baina txantxa eskuetatik joan zitzaion eta egun hauek guztiak amua irentsitako tuiterlariei erantzuten eta inozentada izan zela azaltzen eman ditu
15-09-2011
Pedro iltzearekin etorri da laneraKomunikazio arduradunak sorpresa ederra aurkitu du Kukuxumusuren bulegoetara iristean
13-01-2012
Bai, holaxe, gure lankide Bea (Biltegia), Amaia eta Rebeca (Marketina) ubeldu egin dira, baina ez jan eta edan aritzeagatik bapo egin dutelako hain zuzen -ziur aski egunotan jan eta edan ederki egin arren-, baizik eta lehengoan Marrazki Fabrika bisitatu zuten banpiro batzuek odola hainbesteraino xurgatu zieten ezen besoetan Crepúsculoek daramatzaten arrastoen antzekoak utzi dizkietelako.
Kontua da lehengo batean Kukuxumusun odola ateratzeko eguna genuela eta kukusoak, ardiak hiltegira bezala, besoak zula ziezazkieten joan zirela. Eta egia da hasieran dena ongi joan zela, inork ez zuen krisirik izan, ateratzea egin aurretik inork ez zuen konortea galdu, eta, dirudienez, kukusoek ez zituzten sastadak asko nabaritu, hortaz, gauzak ongi zihoazela ematen zuen. Gure lankideek nekez imajina zezaketena zen minutu batzuen ondoren oroigarri motako ubeldura horiek atera behar zitzaizkiela.
Egun batzuk igaro dira eta ubelak handiagoak egin dira eta, are, kolorez aldatuz joan dira, baina gure lankideek ez dute irribarrea galdu eta Crepúsculoren zale egin dira.
Kukuxumusuren bizitza kontatzen duten irudiak