logo kukuxumusu

Aurreko Berriak

31-12-2011

Mr. Testisen inozentada eskuetatik joan zaigu

Joan den abenduaren 28an Kukuxumusuko zezen urdinak inozentada egin zien Kukuxumusuk Twitterren dituen jarraitzaileei, baina txantxa eskuetatik joan zitzaion eta egun hauek guztiak amua irentsitako tuiterlariei erantzuten eta inozentada izan zela azaltzen eman ditu

Joan den abenduaren 28an, Inozenteen egunean, Kukuxumusuko Mr. Testis zezena ohi baino adar-joleago esnatu zen eta Kukuxumusuri Twitterren bidez jarraitzen diotenei txantxa egitea pentsatu zuen amua haietako zenbatek irensten zuen jakiteko.

Langileetako anitz oporretan zegoenez, Mr. Testisek tuitergailua piztu zuen eta zer bururatu eta birtuiteatuko edo @KukuxumusuNews aipatuko zuenari kamisetak oparituko zizkiola esatea bururatu zitzaion.

Txantxak arrakasta izanen zuenik pentsatu ez bazuen ere -a ze inozoa!-, kontua izan zen gure tuiterlari jarraitzaileetako anitz, inozo on gisa, trapura sartu zirela gehientsuenek inozentada zela jakinik ere. Beste batzuek ere parte hartu zuten, baina ekimena kritikatu zuten.

Mr. Testisek imajinatu ezin zuena mezua hainbeste jendek birtuiteatu eta inozentadak abenduaren 28aren ondoko egunetan oraindik iraunen zuela zen.

Argi dago Mr. Testisi txantxa eskuetatik joan zitzaiola, bere ideia inozentada irrigarria egitea zen arren. Horrela ulertu zuten gure jarraitzaile gehienek, baina, mezua horrenbeste zabaldu denez, ulergarria da haren txantxa, Inozenteen egunaren testuingurutik kanpo, gaizki ulertu duten pertsonak izatea.
Dagoeneko eman dizkiogu lepatxikiko batzuk inozo izateagatik eta datorren bi astean alpaparik gabe izan behar dugu dietan. Hara, ez dugu berriro ordenagailu baten aurrean bakarrik utziko ezta erotuta ere!

Gizajoa lotsaturik dago. Anitz sentitzen duela esan digu, eta tuiterlari guztiei parte hartzeagatik eta zuen iritziak (onak eta txarrak) emateagatik eskerrak emateko eta ezagutzen duzuenok badakizuela pelotudoa dela eta inor molestatzeko asmorik ez zuela. Oraingoz, mezua ezabatu behar izan dugu nahasmen gehiagorik eragin ez dezan eta Mr. Testis gizajoak abenduaren 28ko bere inozentada izan zela azaltzen jarraitu behar ez dezan.


  
Kukuxumusu Online Shop