Aurreko Berriak
13-01-2012
Bea, Amaia eta Rebeca ubeldu egin diraLehengo eguneko odol ateratzeak oroipen polita utzi die gure lankideei
31-12-2011
Mr. Testisen inozentada eskuetatik joan zaiguJoan den abenduaren 28an Kukuxumusuko zezen urdinak inozentada egin zien Kukuxumusuk Twitterren dituen jarraitzaileei, baina txantxa eskuetatik joan zitzaion eta egun hauek guztiak amua irentsitako tuiterlariei erantzuten eta inozentada izan zela azaltzen eman ditu
06-02-2012
Hasieran gertaera paranormala iruditu zitzaigun, baina ez zen hori, zerbait anitzez mundutarragoa zen. Kontua da azken bolada honetan bazter hauetan kristoren hotza egin duenez Marrazki Fabrikako komunetako paretak dilatatu egin direla eta egunotan soilgune batzuk zituztela esnatu dira, lauza batzuk askatu direlako.
Egia da txunditurik-edo geratu garela, ezen, hemen neguan hotz handia egiten ohi badu ere, aspaldidanik ez ginen nonbait zero gradutik jaisten horrenbeste egunetan eta horregatik ez zitzaigun inoiz holakorik gertatu izan.
Hotz bolada jada pasatzen ari dela dirudi, gaitzerdi. Ahal bezain laster lakatuko ditugu berriro komunak beren ohiko itxura emateko.
Kukuxumusuren bizitza kontatzen duten irudiak