logo kukuxumusu

10-03-2010

Urik gabe geratu gara

Ideia eta Marrazki Fabrikatik kanpo elurra eta euria ari duen bitartean, haren barnean gizateriaren oinarri-oinarrizko ondasunetako batek, urak, hor konpon egin digu eta ez du gurera agertu nahi. Eraikin osoan, non Kukuxumusuz gain beste enpresa batzuk ere baitira, egiten ari diren ur etenak direla-eta gertatu da eta, dirudienez, ur tutuetako arazoren bat da horren arrazoia, baina inork ez digu horri buruzko azalpenik eman. Marrazki Fabrikako kukusook gaizki samar pasatzen ari gara, ezen ez dago ez kaferik ezta makinakorik ere ez infusiorik hartzeko modurik eta, hau okerrena, ezin gara komunera geure eginkariak egitera joan. Ikusi, bestela, Amaiaren eta Guillermoren musuak! Gure txokoko txorrota behin eta berriro jotzen tematu dira tantaren bat lortzeko itxaropenaz, baina alferrik izan da eta gero, Amaia kakalarri izanik urik ez zegoela konturatu denerako, beranduegi zen… Deus ez ele.