logo kukuxumusu

Aurreko Berriak

15-09-2011

Pedro iltzearekin etorri da lanera

Komunikazio arduradunak sorpresa ederra aurkitu du Kukuxumusuren bulegoetara iristean

Pedro, Komunikazioko gure lankidea, kristoren iltzearekin etorri da bulegora gaur goizean. Bai, iltze batekin, baina ez okertu, ez da pilotari hasi (beno, beharbada beren seme Adrianekin pixka batean ariko zen), iltze batekin etorri da baina atzeko eskuin gurpilean erabat sarturik.

Kontua da hark lehengo egunetan halako soinu susmagarria entzunda zuela, baina uste zuen harri inuzente bat zela eta ez zion garrantzi handiagorik eman. Soinuak irauten zuenez, gaur goizean gurpilak goitik behera arakatzera deliberatu du eta, azkenean, delituaren froga aurkitu du: atzeko gurpiletako batean txertaturiko iltzea.

Eskerrak Kukuxumusutik hurbil pneumatiko tailer bat dagoela eta han amen batean egin diote aldaketa. Iltzea atera dute, itsasgarri moduko bat edo holako zerbait sartu diote eta bost minututan egoera ezin hobean zuen bere gurpila. Goi mailako kautxu-kirurgia!


  
Kukuxumusu Online Shop