10-03-2010
Hori izutzeko modua Diseinuko gure lankide Amaiarena!, gaur goizean,
bere teklatuaz mezu bat idazterakoan, zer eta geko eder hori horren
gainetik gustu-gustura paseatzen topatu du! Ez da oso handia, egia da,
baina Amaiak sekulako jauzia egin du. Orain arteko bisitari bakarrak
gure adiskide inurriak –ikus itzazue lehengo berri txarrak edo gure
kamisetetako fauna aleak izan ditugu, noski, baina geko bat… Bitxia,
oso bitxia, zeren, jakin ahal izan dugunez, mota honetako narrastiei
klima epel eta tropikalak zaizkie egokiena… eta egun hauetan Iruñean
izaten ari garen eguraldia kontuan harturik… Batek daki piztia gaixo
hori hemendik nola agertu den! Zientziarako beste enigma bat, alegia.
P.D.: argi gera dadila gure lankide Guillermok, teklatutik erreskatatu
eta gure bulegoetan barna pixka bat paseatu ondoren, ama naturari
itzuli diola (beno, hobeki esan, ondoko belar txarrei).
Kukuxumusuren bizitza kontatzen duten irudiak