Aurreko Berriak
10-02-2012
Mikel Urmeneta Kukuxumusuko sormen-zuzendariak katu-alergiadun bihurtzen hasi du urte berria, haren beso iletsuaren argazki horretan ikus dezakezuen bezala, zeinetan alergia puntua -erdialderago dagoena- besteen artetik nabarmentzen baita.
Egia da berak aspaldidanik zerbait sumatzen zuela, baina ez zuen baieztapen ofizialik, eta orain, larruazaleko proba egokiak egin berritan -besoan hogei ebaki txiki egin eta haien gainean hainbat alergeno mota probatu eta azalean erreakziorik sortzen duten ikustea-, klub fin horretako kide izaten hasi da. A ze txarkeria! Hark animaliak eta mota guztietako zomorroak hain maiteak izanik... Aizu, beharbada haiei ez zaizkie Mikelen marrazkiak batere gustatzen eta alergia sorrarazteko budu pixka bat egin dute. Batek daki!
Oraindik ez dakigu haiek marrazteak bere azalari negela eginaraziko dion Egiguzue katu enkargutxoren bat eta ikusiko dugu zer gertatzen den Jakite soilagatik, kar-kar
Kukuxumusuren bizitza kontatzen duten irudiak