Aurreko Berriak
08-10-2010
Iraileko argazki onenaAlejandrok Kukuxumusu produktu sorta bat jasoko du iraileko irabazlea izateagatik
30-09-2010
Jon Sistiagarekin “Arizona ilegal”eanCuatroko kazetaria, Kukuxumusuren kamisetekin jantzita, Mexikoko muga zeharkatuz AEBetara iristen saiatzen diren lagune pasadizoak islatzen ditu
20-10-2010
Kuklubxumusu txartelak, Kukuxumusu denda ofizialetako bezeroentzat bakarrik, abantailak ematen jarraitzen du. Orain, eginiko erosketa bakoitzarengatik, hurrengorako deskontuak lor daitezke.
Mekanika oso erraza da. Kuklubxumusu txartela baduzu, 25 eurotik gorako erosketa bakoitzarengatik, hurrengorako 5 euroko deskontu txekea lortuko duzu; erosketa 50 eurotik gorakoa bada, hurrengo erosketarako deskontua 10 eurokoa izanen da; eta 100 eurora iritsi edo kopuru hori gaindituz gero, Kukuxumusu denda bat bisitatzen duzun hurrengoan 20 euro aurreztuko duzu.
Gogora ezazu ezen, deskontu txekea zure hurrengo erosketan erabiltzeko, erositako produktu guztien batura 25 eurotik gorakoa izan beharko dela. Gainera, Txeke bakarra erabiltzen ahalko da erosketa bakoitzarengatik.
Sustapen hau ez da online dendako erosketetarako baliagarria, denda ofizialetarako soilik baizik eta 2011ko urtarrilaren 5a arte iraunen du eta txekeek plazaratzetik 6 hilabeteko balioa izanen dute.
Kuklubxumusu txartela oraindik ez baduzu, joan ziztu bizian zure dendarik hurbilenera eta eskatu. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure web orriko Kuklubxumusu gunea.