logo kukuxumusu
  • .

Aurreko Berriak

15-06-2012

Saltoki berria Boulevard donostiarrean

Marrazki Fabrikak Gipuzkoako hiriburuko bere bigarren saltokia inauguratuko du Erregina Erregerentea kalean, Kursaal ondoan

Kukuxumusu produktuek -eta bere kamisetek bereziki- Donostian orain dela zenbait urtetatik izaten duten harrera onak ahalbidetu du Gipuzkoako hiriburuan saltoki hori irekitzea. Lokala, 45 bat metro koadrokoa, Donostiako Erregina Erregentea kaleko 4. zenbakian dago kokaturik, Boulevard erdian, alde zaharraren eta Kursaalen ondoan.

Gainerako Kukuxumusu dendak bezala, saltoki berria Marrazki Fabrikaren estilo bereziaz dago apaindurik eta, bertan, animaliak egoera dibertigarri eta atipikoetan dituzten Euskal Herriko kamiseta lokaletatik bilduma orokorretara aurki daitezke, baita beste zenbait sormen-lan berriagoak ere, hala nola soinekoak, pareoak, jertseak, kapelak, kikarak, e.a., marka iruindarraren umore sen bereziaz betiere.

Beelorziak, Marrazki Fabrikako ardiak, ez du markaren jarraitzaileak zuzenean ezagutu eta eta agurtzeko aukera galdu nahi izan eta Donostiaraino joanen da zirriren bat edo beste egitera eta nahi duten lagun guztiekin argazkiak ateratzera. Gainera, bigarren saltoki horren hasiera ospatzeko, marka iruindarrak %20ko deskontua eginen du Erregina Erregentea kaleko dendan ekain bukaera arte saltzen diren produktu guztietan.

Denda ireki berria 18.a da Kukuxumusuren saltokietan, Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baionan eta beste zenbait hiritan dituenen atzetik. Horretaz gain bere produktuak Europa erdian sakabanaturik dituen 900 saltoki baimenduren sarearen bitartez banatzen ditu. Gainera, bere bezeria handia bere online dendaren bidez ere zerbitzatzen du.


  
Kukuxumusu Online Shop