logo kukuxumusu

Logo "Cádiz 2012".

Aurreko Berriak

03-02-2012

2012ko kultur hiriburu iberoamerikarrerako logotipoa

Cadizko Udalak 2012ko Cadizko Gorteak saria eman dio Kukuxumusuri

Kukuxumusuk Cadiz 2012ko kultur hiriburu iberoamerikarra izateagatik ospakizunak egiteko diseinaturiko logotipo bati 2012ko Cadizko Gorteak VI. saria eman diote, diseinu grafikoaren kategoriari dagokionez, hiri cadiztarreko Udalak gaur arratsaldean iragarri duenez.

Logoak itsas hegazti bat irudikatzen du, askatasunaren ikonoa. Irudia tonu urdinetan eginda dago, Cadizko badian nonahi den kolorea, eta hegaztiaren hego zabalak herri arteko laguntasunaren metafora dira, bisitatzen dutenei hiriak egiten dien harrerarena. Kukuxumusutik logoak, eguzkia hego batean eta ilargia bestean dituela, bi kontinente hartzen dituela argumentatu dute, "Hegoamerikan eguna denean, Europan gaua dela" azalduz.

Irabazlearentzako saria 6.000 eurokoa da eta epaimahaikideak Alberto Pulido Begines (D-Tunk taldeko zuzendaria); Ana Sánchez (moda diseinugile eta Taller nº ocho-ren arduraduna) eta Raúl Gómez (diseinugile eta sortzaile grafikoa) izan dira, Antonio Castillo, Cadizko Udaleko Kultur arduraduna, buru zutela.