Aurreko Berriak
20-01-2012
New Yorkeko Cervantes institutuak hilaren 24tik aurrera eginen dituen zientziari buruzko hitzaldiak iragartzeko balioko duen logotipoa diseinatu du Mikel Urmeneta Kukuxumusuko sormen-zuzendariak.
Urmenetak eginiko diseinuak atomo baten irudia erakusten du, horren erdigunea bihotz bat da -zientziarekiko maitasunaren irudikapena- eta haren inguruan jardunaldietako parte-hartzaileak beren artean eta hizlariarekin elkarreraginean ari dira.
Jardunaldietan, Luis Quevedo zientzia-kazetariak antolatuta, zientzia munduko hainbat pertsonaia ezagun izanen dira, gure lagun Pere Estupinyà zientzia-dibulgatzailea esate baterako, zeinentzat bere "El ladrón de cerebros" (Garunen lapurra) liburuaren azala egin baikenuen.
Hitzaldiak datorren asteko asteartean hasiko dira eta lehen ekitaldia "En busca del primer europeo" (Lehen europarraren bila) proiektatzea izanen da, Luis Quevedok berak zuzendu zuen eta protagonistakide Eudald Carbonell Atapuercako zuzendarikidea duen dokumentala. Dokumentalak Prismas 2011 golardoa eta Roma DOCSCIENT 2011 Sari Berezia izan ditu eta Zaragozako Zinema Jaialdirako hautatua izan da.