©Hanna Quevedo
Aurreko Berriak
08-07-2012
Kukuxumusu Marrazki Fabrikak Valentziako Fallei omenaldia eskaini die IV. edizioko Jay Day, festaren egunean, gaur arratsaldean bertan Sanferminetan ospatu izan dena. Iruñeko markak hiru ordutan Rafael Vidal sukaldariak prestatutako 600 plater paellara gonbidatuz eta Vicente Tornadorrek eraikitako 4 metrotako ninota errez.
Ekitaldia Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuko bazkide sortzaileak, egin zuen zabaltze ofizialarekin hasi da. Aiestarenek laugarren Jai Dayrako Fallen aukeraketa arrazoitu du esanez "ondo pasatzeko eta herri baten kultura adierazteko beste modu unibertsala" dela. Aiestaranek jai honetaz "ninoten umorea eta herri-umorean oinarritutako kritika" nabarmendu zuen.
Ondoren Rafael Vidal paella-egileak, valentziar paellarako errezeta estandarizatuaren aitormenaren bultzatzailea izateagatik ezaguna denak, bi paella erraldoi egiteari ekin zion. Baluarteko plazara hurbildu zen jendeak jaki gozo hori dastatzeko aukera izan zuen. Hori gertatu bitartean, Vicente Tornador falla-egileak lau metroko altuera zuen ninotaren muntaiari heldu zion, ninotak Kukuxumusuk diseinatutako zezen eta lasterkari bat irudikatzen zuen.
Ekitaldia Nafarroan dagoen Valentzia Etxeko Banda Sinfonikoak girotu du, Valentziako festetako hainbat doinu joz. Bertaratutakoen artean, Salvador Tarazona, Nafarroako Valentziako Etxeko presidentea, musika bandako zuzendaria den Adriá Sánchez eta 2012ko Eva Ruiz fallera nagusia izan dira.
Amstel enpresak doan zerbitzatu du garagardoa hurbildutako lagunen artean, eta festari amaiera emateko mascletà zaratatsu bat eta ninotaren cremà egin da, jendearen txaloaldi beroa entzun delarik. Hiru orduz Valentzia eta Sanferminetako musika entzun eta paella dastatu ondoren, ekitaldia amaitutzat eman da.