logo kukuxumusu

Aurreko Berriak

  • 07-04-2011

    Lhotsera joanen gara Juanito Oiarzabalekin

    Marrazki Fabrikak Euskal Herriko alpinistarekin bat egin du, planetako hamalau zortzimilakoak bigarren aldiz zapaltzeko munduko lehen alpinista izateko bere proiektuan

  • 04-04-2011

    Martxoko argazki onena

    Mis Tetis eta Mr. Testisen klonek eramanen dute martxoko produktu sorta

07-04-2011

Udaz jantz zaitez Kukuxumusurekin

Marrazki Fabrikak 2011ko udaberri-udako bere bilduma berria aurkeztu du, Kukuxumusu unibertsoko hainbat pertsonaia berrik eta molde eta kolore aniztasun nabarmeneko jantziek protagonizatua eta urban wear estetikakoa, udaz jantzi eta azken modan joateko.

BILDUMAKO KAMISETAK EROSI

Udaberria etorri berritan, hemen da Marrazki Fabrikako kukusoa eta Kukuxumusuren bilduma berri bat ekarri du, mahuka motzez, tirantez eta gustu guztietarako kolorez nahiz molde eta ehun anitzez betea, eta makina bat marrazki, karrikak konplexurik gabe goitik behera ibiltzeko urban wear estetikako jantzietan sartuta.

Neskentzat, forma femeninoagoak, molde aniztasuna, kolore biziak, azala ferekatzen duten ehun leunagoak eta emakume mota guztietara moldatzen diren tiranteak dituzten kamisetak eta pixka bat freskatzen duen arrats-gauetarako puntu fineko jakatxoak.

Eta mutilentzat, jantzi osoa betetzen duten estanpazio eta marrazkidun kamisetak, kolore urratu eta barneko marradunak, bermudak eta izerditzeko jertseak, oso look kaletar eta ezustekokoak; guztiak Marrazki Fabrikako pertsonaia adeigabe berri batzuek protagonizaturik, batere lotsatzen ez baitira,.

Bilduma eskuragarri dago jada Kukuxumusuren denda ofizialetan, Europa osoan barnako 1.000 bat saltoki baimenduetan eta gure online dendan.