Bukatu dira Mister Testisen parranda orduak. Gure katalogoan diren Kukuxumusuren marrazki eta produktu guztiak ikastera behartu dugu. Orain laguntzaile birtual aritzera jarri dugu Kukuxumusu.com-en eta gure Online Shop-ean.
Oraindik jarraitzen du ikasten, pazientzia izan. Baina lagungarri ona izan dezakezu Kukuxumusuri buruzko zalantza orokorrak argitzeko, baita indarrean dugun marrazki bildumari, kamisetei eta beste produktuei buruzko guztia ere.
Honelako zalantzez emanen lizuke argibidea:
-Neskato bati oparitzeko zerbait behar dut.
-Erakutsi zinemarekin loturiko produktuak.
-Jirafak dituen kamiseta bat nahi dut.
-Atera itzazu dinosauroak dituzten produktuak.
-Baduzu neskentzako kamiseta gorri bitxiloredunik?
-Erakutsi urpekaritzari buruzko kamisetak.
-Baduzue historiaurrearen gaineko produkturik?
Bestondorik ez badu, zure galderen testuingurua ere ulertzen du, hau da,
zuk hau, adibidez, eskatu diozu:
-Neskentzako kamisetak nahi ditut
gero...
-...baina berdeak nahi ditut
eta gainera
-...eta tirantedunak
Kukuxumusuren gaineko galdera orokorren bat erantzuteko gai ere bada,
esaterako
-Zenbat zarete?
-Non ari zarete?
-Nor da Mikel Urmeneta?
Orduak alderdi orokorrez txateatzen ez pasatzeko esan diogu, ezta
frustrazioak kanporatzen, eta ezein iraini ez erantzuteko gero. Arreta
Kukuxumusuren gauza eta produktuetan jartzeko. Horretarako ordaintzen
baitzaio.
Bada Mister Testisek, zure aburuz, garai hauetan ongi erantzun beharko
lukeen Kukuxumusuri buruzko galderarik?. Konta iezaguzu hemen.
Mister Testis hori guztia egiten jakin dezan prestatzea Isocoren
Sherpa teknologia bitartean egin ahal izan dugu. Informazio gehiago,
www.isoco.com-en.