1. XEDEA
1.1. Baldintza hauek (aurrerantzean, Erabilera Baldintzak)
www.kukuxumusu.com web orrirako (aurrerantzean, Web orria) sarrera,
nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte, bai eta hura bisitatzen duen
edozein internautak edo erabiltzailek (aurrerantzean, Erabiltzailea)
haren edukiak erabiltzetik (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak,
kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak,
irudiak, adierazpenak eta informazioak, edo jabetza intelektual eta
industrialari buruz nazioko edo nazioarteko arauek babesten duten beste
edozein sortze barne) eratortzen diren erantzukizunak ere.
1.2. Halaber, Erabilera Baldintzek arautzen dituzte Kukuxumusu,
S.L.era, Web orrien bitartez hedatuak izan daitezen, edozein bidetatik
(postaz edo posta elektronikoz bereziki) egindako testu, marrazki,
argazki eta bideo digitalen bidalketak eta igoerak (upload).
1.3. Web Orriaren jabea Kukuxumusu, S.L. da, sozietate espainiarra,
Iruñeko Merkataritza-erregistroan inskribatua dagoena (aurrerantzean,
Kukuxumusu) I.F.K.: B-31/47471, (helbidea: Iruñeko Marzelo Zelaieta
kaleko 75 NAA1).
1.4. Web orrian zehar nabigatzeak edo testu, argazki, bideo edo beste
edozein eduki (aurrerantzean, oro har, Materialak) bidaltzeak edo
igotzeak ekartzen du erabiltzaileak Erabilera Baldintza guztiekiko
atxikimendu osoa eta erreserbarik gabea adierazten duela.
2. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK
2.1. Kukuxumusu da Web orriaren eta beronen bidez eskuragarri dauden
edukien jabetza intelektuala eta jabetza industriala ustiatzeko
eskubideen titularra edo lizentzia hartzailea.
2.2. Inola ere ez da ulertuko Erabiltzaileei Web orrira sartzen uzteak,
Kukuxumusuren aldetik esandako eskubideen uko egite, transmisio,
lizentzia edo emate partzial edo osorik ekarriko duenik.
2.3. Espresuki debekatua dago egile-eskubideen abisua (copyright) eta
Kukuxumusuren eskubideei buruzko beste edozein identifikazio-datu
ezabatu, saihestu edo manipulatzea.
2.4. Web orriaren edo Web orria osatzen duten elementu edo zerbitzuen
iturri-kodea lortzeko erreprodukzio, banaketa, aldaketa,
komertzializazio, deskonpilatze, desmihiztatze lanak edo atzeranzko
ingeniaritza edo beste motako teknikak egin edo erabiltzea
Kukuxumusuren jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.
2.5. Halaber, debekatua dago Web orri honetako edukien zati bat edo
guztiak helburu publiko edo komertzialekin edonola aldatzea, kopiatzea,
berrerabiltzea, ustiatzea, erreproduzitzea, publikoki jakinaraztea,
bigarren edo ondorengo argitaratzeak egitea, fitxategiak kargatzea,
postaz bidaltzea, igortzea, erabiltzea, maneiatzea, edo banatzea,
Kukuxumusuk baimentzen ez badu.
2.6. Web orriko edozein eduki Kukuxumusuren baimenik gabe
erreproduzitu, plagiatu, banatu edo publikoki jakinaraztea, Espainiako
Zigor Kodearen XIII. Tituluko XI. Kapituluko Lehen Sekzioan (270.
artikulua eta hurrengoak) sailkatutako delituetako bat da, bertan
"jabetza intelektual eta industrialari, merkatuari eta kontsumitzaileei
dagozkien delituak" arautzen baitira. Honelako delituak egiten
dituztenentzat lau urte arteko gartzela zigorrak aurreikusten dira, bai
eta haiek egiteagatik etor litezkeen isunak eta erantzukizun zibilak
ere.
2.7. Halaber, egile-eskubideak Bernako Hitzarmenak, Egile-eskubideei
buruzko Genevako Konbentzio Unibertsalak, Parisko Batasunaren
Hitzarmenak, eta Montevideoko Hitzarmenak babestuta daude nazioarteko
mailan. Hauek guztiak Espainiak berretsi ditu.
3. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK
3.1. Kukuxumusuk ez du Web orrian eskura dauden datu, programa,
informazio edo iritzien zilegitasun, fidagarritasun, erabilgarritasun,
egiazkotasun edo zehaztasuna bermatzen.
3.2. Kukuxumusuk ez ditu honakoak bermatzen: (i) Web orriko edukien
jarraipen eta eskuragarritasuna; (ii) eduki horietan akatsik ez egotea;
(iii) Web orrian edo hura hornitzen duen zerbitzarian birus eta/edo
osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) Web orriaren urrakortasuna; (v)
Kukuxumusuk Web orrian ezarritako baldintza, arau edo jarraibideak
urratu edo Web orriko segurtasun sistemak hausten dituen pertsona orok,
bere buruari edo hirugarren bati, sortzen ahal dizkion kalte edo
galerak.
4. ESTEKAK
4.1. Erabiltzaileak Web orrian beste web orri batzuetarako estekak
aurki ditzake botoi, link, banner eta abarren bidez. Kukuxumusuk ez du
Web orriaren barruan estekatutako web orri edo guneei dagokien edozein
alderdiren gainean inolako erantzukizunik hartzen.
4.2. Kukuxumusuk ez du Kukuxumusurenak ez diren eta Web Orri honekiko
estekak dituzten web orrietan emandako inolako informazio, eduki,
produktu edo zerbitzurik kontrolatu edo onetsiko. Kukuxumusuk ez du
Kukuxumusuren Web orriarekin esteka duen web orriari dagokion edozein
alderdiren gainean inolako erantzukizunik hartzen.
5. IRAUPENA ETA ALDAKETA
5.1. Kukuxumusuk, edozein unetan eta era aldebakarrean, hemen
hizpatutako termino eta baldintzak aldatu ahal izango ditu.
5.2. Kukuxumusuk, era aldebakarrean, edozein unetan eta aurretik
abisurik eman gabe, Web orriko edukietarako sarrera bukatutzat eman,
eten edo gelditu ahal izango du eta erabiltzaileak ezin izango du
inolako kalte-ordainik eskatu honegatik.
6. MATERIALAK
6.1. Web orrira materialak bidali edo igotzearen eta berauek Webaren
bidez argitaratze edo zabaltzearen erantzule bakarra erabiltzailea
izango da. Web orrira materialak bidali edo igotzen dituen
erabiltzaileak bermatzen du egilea bera dela edo Kukuxumusuri
materialak argitaratu eta zabaltzeko baimena eman ahal izateko behar
diren lizentzia eta baimenak dituela.
6.2. Erabiltzaileak materialetan azaltzen diren pertsona
identifikagarri guztien idatzizko baimena duela bermatzen du haien
irudia eta, behar denean, izena ere Webaren bidez argitaratu eta
zabaltzeko.
6.3. Erabiltzaileak bidali edo igotzen dituen materialak ez direla
hirugarrenentzat edo Kukuxumusurentzat kaltegarri bermatzen du.
Bereziki, erabiltzaileak bermatzen du materialek ez dutela ilegalak,
moralki gaitzesgarriak, difamaziozkoak, mehatxatzaileak, pornografikoak
edo arrazistak gerta daitezkeen irudi, soinu edo testurik.
Erabiltzaileak bermatzen du materialek ez dutela irudi, jabetza
intelektual edo industrialeko eskubiderik urratzen eta ez dutela inoren
ohore edo duintasunaren aurka egiten. Partehartzaileak bermatzen du
materialek eta hauek edozein hedabidetan argitaratze eta zabaltzeak ez
dutela inolako legezko agindu penalik edo beste motakorik hausten.
6.4. Web orrira materialak bidali edo igotzen dituen erabiltzaileak
automatikoki ematen dio Kukuxumusuri doako lizentzia, ez baztertzailea
eta hirugarrenei igaro daitekeena, materialak mundu guztian, erabili,
erreproduzitu, banatu, eraldatu, publikoki jakinarazi eta
erabiltzaileen esku jartzeko, Jabetza Intelektualaren Legeko Testu
Bateratuko 26. artikuluak lagatzeetarako ezartzen duen gehieneko epeaz.
Lizentzia horren bitartez, erabiltzaileak Kukuxumusuri materialak
edozein hedabidetan, bereziki Interneten bidez, banatu eta zabaltzeko
baimena ematen dio. Emandako lizentziak ez du Kukuxumusu materialak
argitaratu edo zabaltzera behartzen. Kukuxumusuk libreki erabakiko du
material jakin bat argitaratzea edo ez, bai eta noiz edo zenbat
denboraz argitaratuko duen ere.
6.5. Kukuxumusuk erabiltzailearen materialak argitaratze edo
zabaltzetik eratorritako inolako erantzukizunik gain hartzeari uko
egiten dio. Kukuxumusuk jabetza intelektual edo industrialeko
eskubideak, irudi eskubidea, ohore eta intimitaterako eskubidea edo
beste legezko aginduren bat urra ditzakeen edozein material
erretiratuko du, baldin eta urratzea dagoela behar bezala jakinarazten
bazaio. Erabiltzaileak hirugarrenen aurrean eta Kukuxumusuren aurrean
erantzungo du materialekin, euren argitaratzearekin edo edozein modutan
zabaltzearekin lotura duen auzitegi edo auzitegitik kanpoko edozein
erreklamaziorengatik.
7. DATU PERTSONALAK
7.1. Kukuxumusuk erabiltzaileei jakinarazten die, kontsulta eta edukiak bidaltzeko sistemen bitartez, erabiltzaileari erantzute sailaren bitartez eta Web orrian dauden beste datu-orri batzuen bitartez emandako datuak KUKUXUMUSU S.L.ren datu-fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Honen xedea da egindako kontsulta edo proposamenei erantzun ahal izatea, edukien argitaratze eta zabaltzea kudeatzea, eta albiste, berrikuntza eta eskaintza komertzialak erabiltzaileei bidaltzea, beti ere haiek aldez aurretik horrela eskatu badute. Tratamendua Izaera pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoak ezartzen duenari jarraikiz egingo da. Halaber, erabiltzaileei sartu, zuzendu, deuseztatu eta, behar denean, aurka egiteko dituzten eskubideen berri ematen zaie. Hauek erabili ahal izango dituzte agiri honetako lehenengo baldintzan adierazten den helbidera zuzenduz.
8. OROKORTASUNAK
8.1. Baldintzen izenburuak informatzaileak dira soilik, eta ez dute
erabilera baldintzen interpretazioan eraginik izango, ez berau
kalifikatu edo zabalduko.
8.2. Erabilera baldintza hauetako edozein xedapen, bere osotasunean edo
zati batean, epaitegi, auzitegi edo eskumena duen administrazio organo
batek baliogabe edo aplikaezinezkotzat jotzen badu, baliogabetasun edo
ez aplikatze horrek ez du erabilera baldintzetako gainontzeko
xedapenetan eraginik izango, ezta Web orriko zerbitzuen baldintza
partikularretan ere.
8.3. Kukuxukusuk erabilera baldintza hauetan dagoen edozein eskubide
edo xedapen ez burutu edo ez gauzatzeak ez du honi uko egien dionik
esan nahi, hark idatzizko onarpen eta adostasuna eman ezan.
9. JURISDIKZIOA
9.1. Erabilera baldintza hauek indarrean dagoen lege espainiarrak agintzen ditu.
9.2. Alderdiek, euren foruari berariaz uko eginez, erabilera baldintza
hauetatik sor litezkeen interpretazio edo gatazka guztiak Iruñeko
Epaitegi eta Auzitegien menera jartzen dituzte.
Copyright. Kukuxumusu S.L. All rights reserved