logo kukuxumusu

Iphonerentzako aplikazioa, Kukuxumusuk sortua eta Lorem Solutionsk garatua

  • Bullrunning Trainer

    Bullrunning Trainer

Zerikusia duen informazioa

Kukuxumusuk Sanferminak munduari erakusten dizkio hainbat bide erabiliz. Gizarte sareak erabiltzen badituzu, besten inguruko guztiaren berri izaten ahal duzu hemen: www.twitter.com/sanferminberria edo www.facebook.com/sanfermin.encierros

Edukiak smartphonerentzat

Kukuxumusuk markari eta Sanferminei buruzko edukiak sortu ditu Iphone eta Androidentzat

Kukuxumusun Smartphonerentzako eduki berariazkoak sortzen ditugu, gu jarraitu eta edozein tokitan eta edozein momentutan gure ateraldiez gozatu nahi dutenei erraztasunak emate aldera. Kalean bazaude, ordenagailurik eskura ez baduzu eta ez baduzu etxera joan nahi zer kontatzen dugun ikusteko, Iphone edo Androiden bitartez ikusten ahal dituzu gure ikus-entzunezko edukiak. m.kukuxumusu.tv-en eta m.sanfermin.tv-en aurkituko duzu gure telebistetako azpimarragarriaren hautaketa.

Sanferfin 2012
Goza ezazu Kukuxumusuk eta QR Invaderse-ek Errealitate Handiagotuan garaturiko efektuez Marrazki Fabrikak 2012ko sanferminetarako diseinatu duen Sanferfin The Last Party kamiseta berezian. 

Sanfermin gida iPhone eta Andoidentzat
Sanferminen zale amorratuenentzat doako aplikazioa dugu, Iphone eta Androidentzat. m.sanfermin.com-etik abiatuta sortu dugu eta bertan gida bat aurkituko duzu, bestarik unibertsalenetara joateko behar duzun guztiarekin.

Bullrunning Trainer
Eta badugu ere iPhonerako beste aplikazio bat, Bullrunning trainer deiturikoa, entzierrorako prestatzeko. Bullrunning Trainer Iruñeko Udalak eta Kukuxumusuk partekatutako egitasmo bat da. Bullrunning Trainerrekin Iruñeko entzierro famatuari buruzko informazioa eta bertan segurtasunez korrika egiteko beharko duzun entrenamendua eskuratuko duzu.

Sanferphoto
Eta iPad erabiltzaileentzat ere eduki oso interesgarria prestatu dugu, Sanferphoto, hainbat argazkilari handirekin eginiko Sanferminetako argazki galeria berezia.

Eta Iruñera etortzerik ez baduzu, ez kezkatu, beti izanen duzu zure telefono bidez besta zuzenean bizitzeko aukera. Guk kontatuko dizugu.

  
Kukuxumusu Online Shop