logo kukuxumusu

Kamisetak

Kukuxumusuk adierazpide ezberdina eta bakarra sortu du, zertaz eta kamiseta xume batez, bere jantzi bakoitza edertzen duen hiriko, erakarpenezko eta egungo estetika ahantzi gabe.

Kukuxumusu marka izan zuen lehen objektua kamiseta bat izan zen. Ez zen kasualitatea izan, kamiseta mezu bat janzteko jantzi perfektua gertatzen zen, eta gertatzen jarraitzen du, eta hartan ezin hobeki sentitu eta mintzatzen dira gure marrazkiak.

Hasiera batean, Sanfermin festetarako egin ziren eta, geroago, beste zenbait tokitako festetarako, baina denbora pasa ahala beste gauza askotarako sortu ziren, martxarako, lanerako, lanik ez egiteko, komunera joateko, nork bere burua edo lagunak dibertitzeko, hondartzan eranzteko, bizitza ikusteko eta ulertzeko era bat adierazteko edo besterik gabe hargatik eramateko gogoa izaten den jantzi bat eramanez gustura sentitzeko.

  
Kukuxumusu Online Shop