Gure bildumetan txaketak, jertseak, alkandorak, poloak, gonak, soinekoak eta beste daude. Eta azkenaldian pijamak, eta txanoak, eta bikiniak, eta galtzerdiak, eta galtzontziloak diseinatu ditugu, baita batek gainean -edo azpian jar dezakeela bururatzen zaizun guztia.
Kukuxumusuk urte osoan jantz zaitzake eta ez dizu aspertzeko denborarik emanen. Utzi egiten eta kito.