Gure marrazkiak etxean bezala sentitzea besterik ez dugu eskatzen. Hortik aurrera, lizentzia sistema bidez, gure diseinuak uzteko euskarri berri, on eta originalak bilatzen ditugu urtero. Duela urte pila bat ekin genien zorro eta bizkar-zorroei eta gero boligrafoak, toailak, koadernoak, aterkiak, komuneko tapak, bainuko gortinak, e.a. izan ziren.
Muturra edozertan sartzea gustatzen zaigunez, orain ez dugu argi hurrengoa zer izanen den. Betaurrekoak, erretzeko papera eta motorreko kaskoak probatu ditugu jada, hortaz beste zerbait pentsatu beharko dugu. Orratz tentatzaile bat edo kaneloi bat, agian.