Bokarten bitartez, beren proiektuak edo beren kalimotxoak ordaintzeko behar duten sosa ateratzeko kamisetak saldu nahi dituzten ikasleentzat, gazte elkarteentzat edo GKE txikientzat egiten ditugu marrazkiak. Enpresekin ez gara hain galbahe larrikoak izaten, jakina.
Kukuxumusun, bururatzen zaigunaz edo leihotik ikusten dugunaz marrazkiak egiteaz gain, enkarguzko diseinuak ere egiten ditugu, enpresa, erakunde, kultur edo ongintza antolakunde, mendi espedizio, lagun talde, ikasle eta aisi parkeek eta abarrek enkargatuta.
Kukuxumusuk diseinaturiko kamisetak edo beste produktuak arrazoizko prezioan edukitzea erraza da: jarri gurekin harremanetan, kontatu zure ideia eta gure marrazkigileek burmuina estutzen dute zu zoriontsu egiteko.
Ideia bat bururatu berri bazaizu eta ea zer egiteko gai garen probatu nahi baduzu, bisita ezazu Bokarten web orria (www.bokart.com), hori Kukuxumusuren enpresa filiala eta holako enkarguak kudeatzen dituena baita, eta jabe zaitez xehetasun guztiez. Kontatuko diguzu.
Enkargu galeria:
-Empresak -Parke tematikoak
-Hedabideak -Erakunde publikoak
-Espedizioak -Elkarte humanitarioak eta ekologistak
-Ikasleak -Aisialdia, kultura eta kirola