Gauza anitz egiten dugu, arropatik hasita osagarrietaraino, baina beti marrazki bat egoten da guztien jatorrian. Marrazki batetik abiatuta, proiektuak ere eraiki daitezke, hori bai: muuuuus txapelketa bat, Dalai Lamarekin kamiseta bat edo sanferminak heltzen diren bakoitzean online festa aparta bat.
Horrela, geure burua eraikiz joaten gara, marrazki batetik hasita auskalo zertan bukatuko duten ekimenez. Zerrenda ez dago itxita: mundua marraz daitezkeen gauzez beterik dago eta ideiak sobera ditugu.