logo kukuxumusu

Kamiseta entzutetsuak

Félix Rodríguez de la Fuente
X

FELIX LOBO
Félix Rodríguez de la Fuente - 2011


Félix Rodríguez de Fuenteren (FFRF) pentsamendu, bizitza eta obraren parte handi bat jasotzen duen kamiseta da haren izena duen fundazioak eta Kukuxumusuk, naturalista hil zeneko -hegazkin istripu tragiko batean 1980ko martxoaren 14an- 30. urteurreneko ekitaldiak bukatzeko, aukeratu duten formula.
Informazio gehiago
KAMISETA EROSI

  • Félix Rodríguez de la Fuente

    FELIX LOBO
    Félix Rodríguez de la Fuente - 2011


    Félix Rodríguez de Fuenteren (FFRF) pentsamendu, bizitza eta obraren parte handi bat jasotzen duen kamiseta da haren izena duen fundazioak eta Kukuxumusuk, naturalista hil zeneko -hegazkin istripu tragiko batean 1980ko martxoaren 14an- 30. urteurreneko ekitaldiak bukatzeko, aukeratu duten formula.
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Edurne Pasaban

    14 OCHOMILES
    Edurne Pasaban - 2010

    Planetako 14 gailurrik garaienetara iristeko ametsa beteta, Kukuxumusuk eta Edurne Pasabanek alpinista gipuzkoarrari zoriona eman dioten igoaldi horietako bakoitza ibiltzen duen kamiseta diseinatu dute. Kamisetak Kukuxumusuren diseinua eta Edurne Pasabanen oso esaldi pertsonal bat elkartzen ditu. "Betidanik bilatu dut zoriona eta mendian oso antzeko zerbait aurkitu dut".
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Eduard Punset

    NEURONAS
    Eduard Punset - 2010

    Elkarrekin lehenbizikoz aritu eta sei urte igarota, Kukuxumusuk eta Eduard Punsetek berriro gurutzatu dituzte beren bideak kamiseta berri batean. Horretan dibulgatzaile zientifikoak ohartarazten du “Zeure neuronetako ezeinek ez daki nor zaren… eta bost axola zaio”. Kamisetarekin Punseten beraren gogoeta bat dator, non, bukatzean, “heriotzaren aurretik bizia dagoela” gogorarazten baitigu. Diru sarreren portzentaje bat Redes fundaziora bideratzen da, horren helburua pentsaera zientifikoa herri kulturan sustatzen saiatzea delarik.
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Jon Sistiaga

    SOS JUSTICIA
    Jon Sistiaga - 2009

    "SOS Justizia" kamisetak Jon Sistiaga kazetariak 2009. urtearen bukaeran presoek Guantanamoko kartzelan zituzten baldintzez egin zuen telebista erreportajean izan zuen oinarria. Erreportaria, presondegian barna, Kukuxumusuk diseinaturiko kamiseta bat soinean paseatu zen, horretan justiziaren ikurra buruz behera eta SOS siglak egiten zituzten eskuburdinak ikusten ziren. Ez soldaduek ez zentsoreek ez zioten jantziaren edukiari erreparatu. Itzulitakoan, kazetariak esaldi bat gehitu zien marrazkiei: "Bidegabekeriak deuseztatzeko modu bakarra haiek salatzea da".
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Jane Goodall

    TXINPAS
    Jane Goodall - 2009

    2009. urtearen erdialdera Jane Goodall etologo britainiarra eta Kukuxumusu "Txinpas" kamisetaren diseinuan aritu ziren elkarrekin, animalien munduaren eta, bereziki, tximino handien babesaz sentikortzea helburu. Marrazkiak zepo batean harrapaturik geratu den txinpantze bat du protagonista, zein, ahalegin bateratuaren bitartez, animalia batzuek askatzen laguntzen baitute. Etologo ingelesak emaniko esaldiak osatzen du esanahia eta ahaleginak batzera animatzen du: "Ez du inporta gure ekarpenaren txikiak, elkarrekin alde handia markatzen dugu".
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Juan Luis Arsuaga

    GEROKO
    Juan Luis Arsuaga - 2007

    The paleontologist, Juan Luis Arsuaga, provided the following phrase for the tee shirt "Geroko": " Only the past has been written, we can still change the future." In the Kukuxumusu drawing there is an evolution tree with different species of hominoids. After the launch of the tee shirt in 2007, Arsuaga pointed out that " Today we know that even if we are alone, we are not the end of a single line, but rather that many branches have existed since the beginning, making our genealogical line a knotty tangle which is being unraveled in the light of new discoveries."
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Vicente Madoz

    CEREBROTE
    Vicente Madoz - 2007

    Kukuxumusuk 2007aren erdialdean "Cerebrote" sortu zuen, hesten ez duen lehen kamiseta hertsagarria. Buru nahasmenduak dituzten pertsonak gizarteratu beharraz ohartaraztea helburu, Vicente Madoz psikiatraren laguntza izan zuen, zeinek jantzia apaintzen duen marrazkiari (huntz-burmuina) esaldi bat gehitu baitzion: "Eromena askatasuna da... loturarik gabe". Pentsatzeko beste modu batzuk, oro har normaltzat jotzen diren pertsonenak baino sortzaileagoak eta askeagoak, ezagutze aldera egin zen kamiseta.
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Dalai Lama

    DALAI
    Tenzing Gyatso, Dalai Lama - 2007

    2007an Kukuxumusuk Dalai Lamaren laguntza erdietsi zuen kamiseta bat sortzeko. Marrazki Fabrika diseinuaz arduratu zen eta Tenzin Gyatso XIV. Dalai Lamak, Tibeteko budismoaren ordezkari gorenak, bere pentsaeraren parte handi bat laburbiltzen duen esaldi batez lagundu nahi izan zuen: "Benetako erantzukizun-sena behar dugu, baita besteen ongizateaz benetan kezkatzea ere". Marrazkiko eszenan, atzealde laranjaren gainean, monje tibetar batek olibondo adar bat eskaintzen dio uso zuri bati.
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  •  Reinhold Messner

    KALIPE
    Reinhold Messner - 2005

    2005ean Kukuxumusuk Reinhold Messner alpinista italiarra omendu zuen Everestera bera bakarrik eta oxigenoren laguntzarik gabe igo zeneko 25. urteurrena betetzean. Horretarako, kamiseta bat diseinatu zuen mendizalearekin berarekin elkarlanean eta hark marrazkiari "Kalipe" hitza gehitu nahi izan zion, "zutik, beti lasai" esan nahi duen hitz tibetarra. Bihotza marrazkian eskalatzaileak berak irudikaturik edozein zailtasun, nahiz eta oso larria izan, gainditzeko euskarri garrantzitsu bihurtzen dela iradokitzen du ilustrazioak.
    Informazio gehiago

  • Eduard Punset

    STEM CELLS
    Eduard Punset - 2004

    Eduard Punset abokatu, ekonomilari eta zientzia-dibulgatzailea izan zen Kukuxumusuren "sareetan" kamiseta baten diseinuan parte hartzeko erori zen beste ospetsu bat. "Stem Cells" kamiseta 2004an sortu zen. Marrazkian, zelula ama talde batek bizi organo txiki batzuk zaintzen dituela ikus daiteke. Ñabarduraz beteriko esaldi bat, hausnarketa eragiteko asmokoa, izan zen Punsetek diseinuari egin zion ekarpena: "Hazten banauzu, hilezkorra izanen naiz. With the right culture, I'll live forever".
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

  • Edmund Hillary

    LATA - MONTAÑA
    Edmund Hillary - 1999

    1999an Kukuxumusuk "Lata-Montaña" diseinatu zuen Edmun Hillary Everesten gailurrera iritsi zen lehen mendizalearekin. Kamisetaren marrazkian, irekiriko sardina lata batek paisaia alpetar bat dauka etiketan. Marrazkiaren azpian, Sir Edmund Hillaryk kamiseta horretarako bereziki sortu zuen mezua dago: "Mendiak ederrak dira. Zaindu itzazu zure bihotz osoaz". 2003ko maiatzean, igoeraren 50. urteurrenaren ospakizunarekin batera, Marrazki Fabrikak edizio berezi bat egin zuen.
    Informazio gehiago
    KAMISETA EROSI

Kukuxumusurentzat plazera izan da Hillary, Punset, Messner, Madoz, Arsuaga, Goodall, Sistiaga eta Dalai Lama ospetsuekin lanean aritzea

Azken urteotan kultura, zientzia eta kirol alorretako hainbat pertsona ospetsu nahasi ditugu kamiseten diseinuan. Haiek esaldi bat jartzen dute, guk marrazki bat. Helburua, barrea eragin eta pentsaraztea, ikastea, ulertzen laguntzea, erakustea, dibertitzea...