logo kukuxumusu

1992ko Kukuxumusu Everest espedizioa

  • Edurne Pasaban

    Edurne Pasaban

  • Edmund Hillary

    Edmund Hillary

  • Reinhold Messner

    Reinhold Messner

Zerikusia duen informazioa

Everesterako lehen igoaldiaren 50. urteurrena ospatzeko, pantaila babesle bat diseinatu genuen. Horretan, Kukuxumusuk marrazturik, munduko mendirik garaiena duen paisaia bat agertzen da. Kargatu behera: Windows, MacOS.

Beti mendiarekin bat

Bere sorreratik Kukuxumusuk ehunen bat espediziorekin kolaboratu du bere marrazkiez

IKUSI/EROSI MENDIKO KAMISETAK

Kukuxumusuk bere sormenaren zati bat mendiaren munduari gordetzen dio, marka bere sorreratik beretik lagundu duen grinari. 1989az geroztik bere marrazkiez eta kamisetez ehun espedizio baino gehiagotan lagundu du.

Urtetan zehar Kukuxumusu alpinista ezagun batzuek izan dute kolaboratzaile, Iñurrategi anaiak, Juanito Oiarzabal, Ang Rita, Simone Moro, Edurne Pasaban eta Sebastián Alvaro eta RTVEko bere "Al filo de lo Imposible" saioa dira horietakoak; eta haren marrazkiak gailurrik garaienetara iritsi dira: Gasherbrum II, Nanga Parbat, Cho Oyu, K2 eta, jakina, Everestera.

Kolaborazio horiez gain, Kukuxumusu beste zenbait ekimenen bidez egon da menditik hurbil: Barrabésen ondoan duela zenbait urte kamiseta bilduma txiki bat sortu zuen, zeinek zaleen artean jada mitikoak diren marrazkiak eman baititu, "Escalador", "Campo Base" eta "Yetiyak" esate baterako; Everesten gailurra bera bakarrik zegoela eta oxigenorik gabe zapaldu zuen Reinhold Messner mendigoizale italiarrarekin "Kalipe" sortu zuen; eta planetako mendirik garaienera igo zen lehen gizon Edmund Hillary-rekin "Lata Montaña" kamiseta diseinatu zuen, zeinek Kukuxumusuk mundu horrekin duen konpromisoaren parte handi bat laburtzen duen esaldi bat, eskalatzaileak emanda, agertzen baitu: "Mendiak ederrak dira. Zaindu itzazu zure bihotz osoaz".

  
Kukuxumusu Online Shop