logo kukuxumusu

Kukuxumusu TB

  • Kukuxumusu.tv

    Kukuxumusu.tv

  • Kukuxumusu.tv

    Kukuxumusu.tv

  • Sanfermin.tv

    Sanfermin.tv

Zerikusia duen informazioa

Kukuxumusu eta Sanferminetako bideoak Youtube-ko gure "KukuxumusuTV" eta "SanferminTV" kanaletan ere ikus daitezke. Iphone-rik edo Android duen smartphone-rik baduzu, ez geratu m.kukuxumusu.tv eta m.sanfermin.tv bertsiorik gabe.

Kukuxumusu TB eta Sanfermin.tv

Marrazki Fabrikak bere burua eta besteak dibertitzeko erabiltzen dituen Internet bidezko bi telebista kanal

Teknologia alorrean ditugun jakin-nahiek eta beste pertsonekin beste era batean komunikatzeko gogoek 2007an Kukuxumusu TV sortzera eraman gintuzten, Internet bidezko telebista plataforma. Bertan Marrazki Fabrikaren adierazpidea bideoak dira, gustu guztietarakoak eta helburu bera dutenak: gauzak era dibertigarrian kontatzea.

Telebista plataforma horren edukiak kukuxumusu.tv-n eta Sanfermin.tv-en integratzen dira: telebista alorraren barneko bi esparru elkarreragileak dira eta haietan erabiltzaileak du azken hitza Sanfermin festekin eta Marrazki Fabrikaren egunerokoarekin erlazionaturiko gure programa eskaintza zabaletik zer, noiz eta nola ikusi nahi duen erabakitzeko tenorean.

Plataformak bideoak beste web orrietan edo blogetan txertatzeko, ipod-ean behera kargatzeko edo igortzeko aukera ematen du: Kukuxumusuren bilduma berrietatik hasita Mr. Testis zezen urdinaren abenturetaraino, sanferminetako entzierroak edo Marrazki Fabrikatik ateratzen diren askotako ekimenak tartean.

Ikusten duzunez, kukuxumusu.com-en ikus-entzunezko edukiez ere goza daiteke, testuen eta argazkien informazio-osagarri gisa eskainita. Horrela, marka bat bere bezero eta jarraitzaileekin, hedabide handia izan gabe, komunikatzen den erari koska bat estuago egiteko helburua betetzen dugu.