logo kukuxumusu

Lanerako bidean

  • Mikel

    Mikel

  • Dibujante

    Dibujante

  • Farsante

    Farsante

Zerikusia duen informazioa

Orain dela zenbait urtetik hona Mikelek blog bat du Elpais.com-en, non NYn gertatzen zaizkion gauzetarik batzuk kontatzen baititu. Gainera, hilero Sanfermin.com-en idazten du Lehen lerrotik / Atzeguardiatik atalean.

Nor edo zer da MU?

Mikel Urmenetak joko handia eman dezake mikrofono, kamera edo idazluma baten aurrean, hura aurkitzea da kontua

MU Mikel Urmeneta da, Kukuxumusuren sortzailea, bere bizitza toki anitz eta oso ezberdinen artean banatzen duen izakia, eta horregatik ez da segurua hura, galdeketa bat egiteko, lehenbizikoan aurki dezakezula. Eta telefonoz deitzeko lanik ez hartu, ez du inoiz erantzuten. Aitzitik, izugarri gustatzen zaio elkarrizketei New Yorken duen etxeko bainugelatik posta elektronikoz erantzutea. Haren gainera erori baino lehen, gainbegira ezazu haren bizitza, ezagut ezazu gehixeago eta ongi jakin non sartzen ari zaren. Baina ez asko kezkatu, ez du hozkarik egiten (ia inoiz ez).

Irudi galeria (ikusi)

Biografia
Mikel Urmenetaren bizitza gorabeheratsua jaiotzatik Iruñean eta 1963an gaur egun arte, hemendik aurrerakoa auskalo.
pdf Behera kargatu Biografia PDFn

Profila
Marrazkigile txarra, argazkilari txarra, idazle txarra, langile txarra eta maitale txarra. Hola definitzen du bere burua Urmenetak, Kukuxumusuren arimak.
pdf Behera kargatu Profila PDFn

Proiektuak
Ez dio gustatzen zaion ezeri ezetz esaten, ahalik eta nahasketa gehienetan sartzen da eta istorio berritan korapilatzeko denbora gehiago izateko lo gutxi egiten du.
pdf Behera kargatu Proiektuak PDFn