Mikel, Koldo eta Gonzalo tontokeriak egiten (2008)
Zer deritzote Koldo eta Gonzalok beren bazkide sortzaileari? Hona hemen erantzunak.
Skype-ko lagunek egindako beste bideo honetan, Mikelek New Yorketik lana nola egiten duen eta bere bi bazkideekin eta Kukuxumusuko talde osoarekin nola komunikatzen den ikus dezakezue.
Australiarako bidaia batek munduan zehar egiten zenaren arrastoa eman zien. Gainerakoa bila ibili gabe etorri zen, itsu-itsuan edo, baina bila ibili gabe.
Gonzalo Domínguez de Bidaurreta (1964) sanferminetako kamisetak egiteko ideia izan zuen izakia da, zeudenak "oso kaskarrak" zirelako. Orain kontuak eramateaz arduratzen da, eta kontratuez, bezez, finantziazioez, ogasunaz... ez zen izan, bada, hain ideia ederra harena. Orduz geroztik ile pixka bat galdu eta tripa pixka bat irabazi egin du.
Koldo Aiestaran (1966). Burua ongi horniturik izanik (fisikoki nahiz psikikoki), Kukuxumusun dibertsioari ordena jartzen jakin izan zuen. Horren serio jarri zen, ezen ezkontzera iritsi baitzen, eta bi umeren aita ere bada. Mendian eta mendiaz gozatzen du. Lanean ez bada, mendian, ibaian edo baratzean da. Aspaldidanik ahantzi zitzaion parkinga zer den. Otorduetan ardoa hartzen du.
Mikel Urmeneta (1963) Kukuxumusuko komediante handia da. Enpresaren bazkide fundatzaile izateaz gain, sormen-zuzendari eta markako ideien arduragabe aritzen da. New Yorken, Euskal Herrian eta Andaluzian banatzen du bere bizitza eta Kukuxumusun eta bere zaletasun anitzetan -festa, lagunak, bidaiak, argazkilaritza, kartelgintza, ardoa, zinema, txorakeriak, e.a.- banatzen du bere denbora, hainbeste fronte hain ezberdinetan arrakastaz mugitzea nola lortzen duen argi geratu gabe. Sushiaren mendeko da eta, horren ondorioz, buruan ilearen ordez alga zorabiatu bat eramaten du harro.