Kukuxumusuren egoitza nagusia
Iruñera etortzerik ez baduzu, gure %100 Kukuxumusu dendetan Marrazki Fabrikaren unibertsoaz ongi jabetu zaitezke. Sartu hona ea zure hirian bat dagoen.
Kukuxumusuren bulegoak zeta fabrika izandako batean daude, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Hemendik etortzen bazara, fatxadaren adreilu gorriarengatik bereiztuko gaituzu. Sartzen bazara, bulegoetako kristaletan belar txarrak, arrain katuak, koleopteroak, urlehortarrak eta mota guztietako izakiak, marraztuta, jakina, hazi zaizkigulako ezagutuko gaituzu.
Azkenaldian oso handitu garenez, orain ehun baino gehixeago -behiak eta mamorroak kontatu gabe-, biltegiko kutxa mordoa, fotokopiagailuaren gelan papera irensten duen aparatua eta gose gaudela tripa betetzen digun makina pare bat gara.
Baina, gure bulegoez gain, anitz dituzu gu aurkitzeko tokiak: %100 Kukuxumusu denda ofizialak, Kukuxumusuko produktuak mundu osoan barna saltzen dituzten txikizkako bezeroen sarea edo gure online denda abegikorra.
Dena den, bisita egin edo, atsegin gaituzulako, opari bat bidali nahi badiguzu edo, besterik gabe, kaixo esatera etorri nahi baduzu, gure bulegoetan aurki gaitzakezu. Dena dela, bidaliguzu mezu bat lehenbizi hitzordua lotzeko.
Kukuxumusu
Marzelo Zelaieta etorbidea, 75
31014 Iruñea