logo kukuxumusu

Kukuxumusuri buruz

  • Sacred Cow

    Sacred Cow

  • Kakaxumusu

    Kakaxumusu

  • Last Wish

    Last Wish

Zerikusia duen informazioa

Norbera egiten duena denez, Kukuxumusu produktu guztiak "Zer egiten dugun" atalean eta gure Online Dendan ezagutzen ahalko dituzu. Ez geratu Kukuxumusu.tv ikusi gabe. Hedabide bateko kazetaria bazara, "Prentsa" atalean dago behar duzun guztia.

Ideia eta Marrazki Fabrika

Kukuxumusu kamisetetarako eta beste zenbait euskarritarako marrazkiak sortuz eta ideia zentzugabeez erdituz dibertitzen da

Ezta guk ere ez dugu argi Kukuxumusu zer den nola azaldu. Esan ohi dugu kontua Iruñean sortu zela, 1989 inguruan, Kukuxumusuren hiru sortzaileei ardoa gustatzen zitzaielako. Eta ez da gezurra: saldu zituzten lehen kamisetetatik atera zuten guztia edan zuten...

Gero dena barreiatuz joan zen eta orain ez da nor garen esatea horren erraza suertatzen. Nondik begiratzen diguzun, hola edo bestela irudituko gatzaizkizu. Argi dugu, dena den, egiten dugunak dibertitzen gaituela eta egiten duguna dibertitzeko egiten dugula.

Gure dendetan, gure multimarka sarean eta Internet bidez saltzen ditugun kamisetak diseinatzen aritzen garela uste baduzu, asmatu duzu. Enkarguz marrazten dugula entzun baduzu ere bai. Eta gure marrazkiak 98 herrialdetan, aterkietan, zorroetan, erretzeko paperean, komun estalkietan edo helikopteroetan adibidez, ikusten direla salatu badizute, bete-betean asmatu duzu bada.

Beharbada ez dakizu, baina, denbora librean muuuuus txapelketa antolatzen dugula eta irabazlea Las Vegasera musu truk joaten dela. Edo teknologia berriek zoratzen gaituztela eta horregatik Internet bidezko telebista bat dugula. Edo Sanfermin festetan, ardo eta ardo artean, giririk xelebreena omentzen dugula, argazkirik erotikoena saritzen dugula edo bi metroko zezen urdin bat paseora ateratzen dugula.

Edo beharbada inork ez dizu kontatu behin kamiseta bat Dalai Lamarekin elkarlanean egin genuela. Edo bururatzen zaigun edo bururatzen zaizun edo Kukuxumusu unibertsoaren sortzaile Mikel Urmenetaren buru geldiezin eta nahasiari bururatzen zaion edozertarako prest gaudela.

Ikusten duzunez, gauza sailkatzen zail pila bat eta oraindik etortzeko den eta ziur aski sailkatzen zailagoa izanen den beste pila bat gara. Laburbilduz, Kukuxumusu era askotako gauza anitz dira, eskuarki dibertigarriak. Edo horretan gabiltza.

Frying pans, Coffee pots and lunch bags
Kaskoak
Beherapenak