logo kukuxumusu

Mikelek, Koldok eta Txominek Kukuxumusuren sorreraz solasten.

  • Carnet de vendedor ambulante 1989

    Carnet de vendedor ambulante 1989

  • Mikel, Txomin. Australia 1988

    Mikel, Txomin. Australia 1988

  • Montando la sede central

    Montando la sede central

Zerikusia duen informazioa

Kukuxumusuko bazkideak bideo honetan Kukuxumusuren arrakastaren sekretua argitzen saiatzen dira. Horrez gain, Sanfermin.com-eko beste orrialde honetan, Ideia eta Marrazki Fabrikak sortu zituen lehen kamiseten bilakaera ezagutzen ahalko duzu.

Sorrera

Kukuxumusu hiru lagunek 1989ko sanferminetan sos batzuk atera eta kalimotxotan inbertitzeko eginiko asmakizuna da

Hasi-hasiera 1989an Australiara eginiko bidaia bat izan zen. Iruñeko hiru lagun, Mikel, Koldo eta Gonzalo, han kalitateko oroigarria salerosten zutela ohartu ziren eta beren hirian ere funtziona zezakeela pentsatu zuten, non orduko oroigarriak ez ziren suziriak botatzeko modukoak, ez horixe. Eta, bidenabar, agian bizimodua ateratzen ahalko zuten. Eta, bidenabar, agian dibertitzen ahalko ziren egin bitartean.

Asmakizunak ibilbide erraza zuen: kalean Sanfermin festetako entzierroko kamisetak (marrazkia eta bizkar erdian adarkada irudikatzen zuen zulo odoleztatua) saltzea eta etekinak litroz litro edatea. Hasierako 5.000 kamiseten erdiak irentsi behar izan zituzten. Ez dago argi, ordea, kalimotxo falta edo sobera izan zen: horretan hobeki hauteman zuten.

Ideia, hasberrien estropezu batzuen ondoren, arrakasta izaten hasi zen. Erabat tuntunak ez zirenez, inguruko zenbait hiritan probatu zuten zoria beste marrazki batzuekin eta ematen du bete-betean asmatu zutela. Pixkanaka, hain dibertigarria zen hura proiektu interesgarri bihurtuz joan zen eta izaki berriak gehitu ziren egungo Kukuxumusu izatera iristeraino haziz joan zen istoriora.

A, orain ere proiektuak dibertitzen ditu eta kalimotxoa gustatzen zaie.

Frying pans, Coffee pots and lunch bags
Kaskoak
Beherapenak