Eroste prozesuan Kukuxumusuk datu batzuk
eskatuko dizkizu: izena, posta helbidea, posta elektronikoko
helbidea eta telefonoa batez ere. Datu horiek guztiek gure
produktuen entregan ahalik eta zerbitzurik onena ematea dute
helburu. E-mail eta telefonoak zurekin harremanetan laster jarri
ahal izatea ahalbidetzen digute garraioan gerta daitekeen edozein
arazo konpontzeko. Kreditu txartelaren datuek enkriptaturik
bidaiatzen dute sarean barna eta, hori dela eta, ordainketa modu hau
erabiltzea denda fisiko batean egitea bezain segurua da.
Kukuxumusu
gure produktuen berri etengabe emateko zehazki eskatzen diguten edo
Kukuxumusu lehiaketaren bat irabazi duten pertsonekin bakarrik
jartzen da harremanetan. INOIZ EZ dio haien informazio pertsonala
(izena, helbidea, e-maila, telefonoa, e.a.) hirugarren bati berek
espresuki onartu gabe saldu, trukatu edo banatuko.
Copyright. Kukuxumusu S.L. All rights reserved