Gure dendek Kukuxumusuren onena biltzen dute.
Zabaldu genituen lehen dendetako bat Estafeta kalekoa izan zen, Iruñean. Ate gainean, hau bezalako erloju batek sanferminak hasteko falta diren orduak, minutuak eta segundoak kontatzen ditu.
Kukuxumusuk hainbat motatako saltokietan banatzen ditu bere diseinuak. Nahas ez zaitezen, azalduko dizugu:
DENDA OFIZIALAK. Diseinatzen dugun guztia aurkitzen ahalko duzu. Gure langileek edozein zalantza argituko dizute eta, bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, lagunduko dizute.
BAIMENDURIKO SALTOKIAK. 1.000 baino gehiago dira Europako hegoaldean. Ziur etxetik hurbil baten bat duzula. Haietan gure kamisetetako anitz aurkitzen ahalko dituzu.
ONLINE DENDA. Kukuxumusu diseinuko erosgai guztiak dituzu hemen. Gogoratu Internet bidez segurtasun osoz eros dezakezula.
Zenbait salgai diseinatzen dien enpresen banaketa sarean ere saltzen du Kukuxumusuk: bizkar zorroak, aterkiak, boligrafoak, koadernoak, metxeroak, entzungailuak, kalimotxoa... Non erosi jakin nahi baduzu, galde iezaguzu.