logo kukuxumusu

"Kalimotxo de mamá"

  • Everest 1992

    Everest 1992

  • Muuuuus

    Muuuuus

  • Screensaver

    Screensaver

Zerikusia duen informazioa

Sanferminekin erlazionaturiko makina bat proiekturekin ere nahasten gara. Esaterako, Sanferminetako Argazki erotikoaren lehiaketa, "Jai Day" eta "Giri Day" ekitaldiak eta sanferminetako "Songfermin" gai hautatuak ditugu.

Gustukoa duguna egitea

Kukuxumusun izugarri atsegin zaigu mota guztietako proiektuetan nahastea, bai mus txapelketak antolatzea bai Dalai Lamarekin kamisetak diseinatzea alegia

Kukuxumusuren eta hemen lanean aritzen garenon asmoetako bat gustukoa duguna egitea da. Horregatik ez dugu inoiz gidoitik ateratzeko aukera galtzen -izugarri atsegin zaigu gidoitik ateratzea eta gero dibertitzen gaituzten, zoriontsuago egiten gaituzten eta aurrera jarraitzeko indargarritzat balio diguten abentura eta proiektuetan sartzen gara. Kukuxumusuk egiten dituen beste gauza horiek dira, sailkatzen edo aurresaten zailak, berdinak alderdi gutxitan direlako eta hurrengoa zer izanen den inoiz jakiten ez delako. Lotura bakarra dute: egiteko gogoa izaten dugu.

Batzuetan, adibidez, alorren batean ezagun diren pertsona ospetsuei kamiseta bat elkarrekin diseinatzea proposatzen diegu; beste batzuetan mendirik garaienetara igotzen gara miresten ditugun alpinistekin; eta noizean behin entretenigarri suertatzen zaizkigun gertakariak antolatzen ditugu, hala nola muuuuus txapelketa bat, "Kalimotxo de mamá" zaporea duen musika bideoklip bat Pablo Carbonell eta Bajo Ulloarekin eko Mikel Urmenetak esanen lukeena esaten duen latorrizko panpina baten hitzaldia.