logo kukuxumusu
  • Gigantes

    Gigantes

  • Surfermin

    Surfermin

  • Tres

    Tres

Zerikusia duen informazioa

Sanfermin.com-en Kukuxumusuk Sanfermin jaietarako sorturiko kamiseten historia azaltzen dugu. Eta, www.yafaltamenos.com-en, festak hasteko falta diren segundoak banan-banan kontatzen ditugu.

Kukuxumusu eta Sanfermin jaiak

1989an sortu zenetik, Kukuxumusuk berariazko festa berezia egiten du Sanfermin jaietan

Zezenak mila kilometro orduko kaleetan barna izu-ikara ezker-eskuin banatuz, parranda egunez eta gauez mozkorti, amona eta haurrentzat eta jan, edan, barre, lo gutxi eta primeran pasatu besterik egin nahi ez duen edozein tokitako jendea. Hori da funtsean, eta beste zerbait, sanferminetako gauzetarik Kukuxumusuri zirrara eragiten diona. Horregatik maite dugu eta horregatik jaio ginen, kalimotxo artean, 1989ko festen erdian.

Mikel, Koldo eta Gonzalok fabrikatu zituzten lehen adarkada-kamisetak, benetako zuloa eta gezurrezko odola zituztenak. 500 ale saldu zituzten, festa doan ateratzeko eta bide horretatik barreak eta negozioa, erdizka, aurki zitzakeela ikusteko aski. Urteak pasa ahala, Kukuxumusu, festa bezala, unibertsaltasun, eromen, xelebrekeria, bat-batekotasun eta, jakina, dibertsio ideietara lerratu zen. Egun arte.

Sanferminekin erabiltzen dugun zirri osoa ikusmiratu nahi baduzu, Sanfermin.com eta Sanfermin.tv bisita ditzakezu, festetan barna aulkitik mugitu gabe nabigatzeko festa giroko txokoak. Pasa zaitez gure bigarren etxe birtualetik ea, gu bezala, festak harrapatzen zaituen. Edo, hobe, gu festan berean bisitatu. Kalimotxoa hartzera gonbidatuko zaitugu.

Sakatu hemen KUKUXUMUSU ETA SANFERMINEN arteko harremanaz dena jakiteko.