logo kukuxumusu

Marrazkigileak

Marrazkigileak

Mikel Urmenetak bere senetik ateratako marrazkigile banda bat zuzentzen du, Txema Sanz, Asisko, Marko, Bixin, Beatriz eta Belatzez osaturikoa alegia

Orain dela zenbait urte Mikel Urmeneta zen -noizbehinkako zenbait ekarpen familiar interesgarri aparte utzita- Kukuxumusuko marrazkigile bakarra, baina, beti hamaika saltsatan ibiltzen zela eta Kukuxumusu gelditu ezin zela, argituriko marrazkigile banda bat eratuz konpondu zuen arazoa eta horiek mirariak egiten dituzte hura beste zerbaitetan, bestondoaz edo bidaia batean egoten denean.

Txema Sanz da gaur egun Marrazki Fabrikaren lehen arkatza; Mikelen anaia, Asisko, hasieratik ari da bandarekin; Marko handiak (MKO) Iparraldetik marrazten du; eta Bixin, César, Beatriz eta Belatzek maiz kolaboratzen dute markarentzat. Talde distiratsu bezain kezkagarria.

Frying pans, Coffee pots and lunch bags
Kaskoak
Beherapenak