logo kukuxumusu

Ku-ku-xu-mu-su

Egun batean hemen barnako norbaiti bururatu zitzaion gure bulegoetara Kukuxumusu izena gaizki idatzita iristen ziren igorpen, eskutitz, mezu, albaran edo faktura guztiak biltzea. Kortxo batean itsatsiz joan ginen eta duela asko txiki geratu zitzaigun. Ea zer aurkitzen duzun.

Kukuxumusu izena markaren hiru sortzaileei bururatu zitzaien arratsalde motel batean zeinetan marketin liburuek merkataritza izenei buruz agertzen duten guztia zalantzan jartzea erabaki baitzuten.
Jende guztiak izen argiak, laburrak eta ahoskatzen errazak gomendatzen bazituen ere, haiek aurkakoa aukeratu zuten. Izan ere, zerbait ezberdina nahi zuten, belarrietarako atsegina, dibertigarria, naturaren alderdiren bat aipatuko lukeena eta euskarazkoa.

Emaitza Kukuxumusu izan zen, kukusoaren musua, inork lehenengoan -ezta bigarrenean ere- ongi esaten ez duen izena, baina ahoskatzen ahanzten bezain zaila.

 

Frying pans, Coffee pots and lunch bags
Kaskoak
Beherapenak